lunes, 20 de abril de 2015

AVENTURA EUSKADI

Aste Santuan hainbat jarduera egin ditugu gazteekin. Jardueretan parte hartu duten gazte gehienak berriak izan dira eta abentura kirolak asko gustatu zaizkie. Badirudi udan egingo dugun Campusean ere parte hartuko dutela. Udako Campusa sorpresa beterik dator, oraingoz ez dugu egitaraua argitaratuko baina abenturaz beterikoa izango dela aurreratzen dugu. 

Aste Santuko Campus honetan leku ezberdinetako gazteak etorri dira eta beraien artean talde ikaragarria osatu dute. Denek berriro elkar ikusiko ez ote duten kezkarekin amaitu zuten, lasai egon zaitezte Ubide Abenturak laister beste abentura bat prestatuko baitu!! Ondo ibili talde!





sábado, 4 de abril de 2015

CAMPUS AVENTURA BIZKAIA. ESCALADA-ESPELEOLOGIA-PIRAGUAS

Zein ondo pasatu duten Bizkaiko herri desberdinetatik etorritako gaztetxo hauek. Oso pozik eta oso gustora ibili dira prestatu dizkiegun jarduerekin. Kirol abenturako lehen urratsa eman dute eta euskaraz bizitzeko lehen urratsa ere. Hasieratik ikusi zaie jardueretan parte hartzeko gogoa izan dutela, egia esan etorkizuneko abenturazaleak direla erakutsi digute. Guk abentura mundua erakusten jarraituko dugu. Zorionak talde eta hurrengo arte!!Orain hurrengo txanda prestatzen.